Moaning post punk hirukote kaliforniarrak Hondarribiko Psilocybenea aretoan joko du hilaren 20an, ostirala. Oso gazteak diren arren, eta haien lehen diskoa aurkeztera datozen arren, haien doinuak entzutean eskarmentu handiko musikarien aurrean gaudela iruditzen zaigu.
Barneak urratzen dituen post punka, zuzenekoetan shoegazerako joeraduna, behin entzunda burutik kendu ezingo dituzun melodiak, hori da Moaningen proposamena. The Pixies, New Order, Melvins taldeak gustuko badituzu, ezin duzu urteko biretako bat izango dena galdu.
Moaningen aurretik, Yellow Big Machine bilbotarrek joko dute. Sarrerak 1o euroan eros daitezke Interneten, eta 13 euroan Psilocybeneako leihatilan. 21:00etan irekiko dituzte ateak eta 22:00etan hasiko da bilbotarren emanaldia. Ondoren joko dute estatubatuarrek.
Bi sarreren zozketa
Oarso Bidasoko HITZAk bi sarrera zozkatuko ditu Moaning taldearen kontzerturako, bi harpidedunentzako sarrera bana. Parte hartzeko sartu Txokoa atalean, eta bete galdetegia.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.