Larunbatean Murru elkartean bazkalduko dute. Ostegunean, Denis Itxaso diputatuak bisitatuko du Kale Nagusiko elkartea.
Errepublikaren aldeko ekitaldi bat
Larunbatean 87 urte beteko dira Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zutenetik. Data hain esanguratsua ospatzeko, Hondarribiko sozialistek elkarrekin bazkalduko dute. Kale Nagusiko Murru elkartean bilduko dira, 14:15ean.
Bazkaltzeko interesa duenak, aldez aurretik jakinarazi behar du, elkartean bertan.
Ostegunean, Denis Itsaso
Bi egun lehenago, ostegunean, Denis Itxaso Kultura, Turismo, Kirol eta Gazteria diputatuak bisitatuko du Murru elkartea, 19:00etan. Hondarribiko PSE-EEk jakinarazi duenez, kudeatzen dituen sailetako jardunaz eta egunerokotasun politikoaz solastuko da Itsaso alderdi kideekin.