Kapitainen arteko borroka zikinak itxi du Sainduak eta Prebentzio Komunitarioak antolatuta Hondarribiko 40 nerabek egin duten Konkis Pirata oporraldia.
Gaur arteko probetan haurrak ere lehiatu dira, gaur hezitzaileak bakarrik
Hondarribiko Saindua Udal Gaztelekuak eta Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak antolatuta, 40 nerabek hiru eguneko oporraldia egin dute Pasai Donibaneko Piraten Etxea aterpetxean. Ez da oporraldi arrunta izan, hezitzaileekin batera, gazte boluntarioen kuadrilla bat arduratu delako nerabeen egonaldia antolatzeaz.
ETB2ko telebista saioan oinarritutako jarduera da, Konkis Pirata izena jarri diotena. Ez da lehen aldia egiten dutena; dagoeneko Sainduakoek eta
Preben-ekoek elkarlanean antolatzen dituztenen arteko ekintza izarra bilakatu da. Ez da harritzekoa, hiru egunez askotariko abenturak bizitzen baitituzte bai nerabeek, bai haien ardura duten 11 gazte boluntarioek eta bost hezitzaileek.
Arratsaldean itzuliko dira Piraten Etxetik Hondarribitik. Oinez egingo dute bidea, joanekoa egin zuten bezala. Baina itzuli aurretik, azken abentura bizitu dute, asteazkenetik lehiatu diren bost taldeetako kapitainen arteko pringe jokoa. Zalantza duenarentzat, garbienak irabazi du proba, ea asmatzen duzuen zeinek.