Uda Jolas programa zabaltzeko eskatu du PSE-EE-k
200 parte hartzaileen muga kentzeko eskatu dio Iosu Alvarezek udal gobernuari, eta errenta baxuko familientzako hobariak ezartzeko.
Aurrekontuen eztabaidan eskaera hori bera egin zuten sozialistek eta, onartu ez zen arren, udal gobernuak esan zuen aztertuko zuela. Eskaintza handitzeaz gain, Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (Iprem) hiru bider gainditzen ez duten familientzako hobariak eskatu ditu PSE-EEk.
Martxoa bukaeran egin zen Uda Jolas 2018rako aurretiko izen ematea. Uztailan burutzen da programa, egoitza Bordari ikastetxean duelarik.

