X. San Pedroko Test Estropada egingo dute, eguraldiak baimentzen badu. Hondarribiak mutilen bi traineruak eta neskena eramango ditu.
Eguraldiak eragozten ez badu, 44 traineruk parte hartuko dute larunbatean Pasaian jokatuko den X. San Pedroko Test Estropadan. 16:30etik hasita, hiru estropada jokatu dira: beteranoena lehenbizi, emakumeena ondoren, eta mutilena azkenik. Hondarribia Arraun Elkarteak hiru ordezkari izango ditu, mutilen A eta B ontziak, eta neskena.
Eguraldi iragarpenen arabera, arraunlariak ez dira protagonista bakarrak izango. Sanpedrotarra Arraun Elkarteak jakinarazi duenez, “olatuak eta haize handia espero dira”. Hori horrela, hainbat aukera aztertzen ari dira estropada jokatu ahal izateko. Printzipioz, Pasaiako kanaletik itsasorantz burutuko da estropada, baina olatuen arabera barrurago egitea erabaki dezakete: “Badian baldintzak egokiagoak badira, bertan egingo da”.
Olatuez gain, haizearen zain daude antolatzaileak: “Haizea handia bada, estropada bertan behera geldituko da”, ziurtatu dute. Gaur eta bihar artean hartuko dute azken erabakia.
Ama Guadalupekoa, Iker de la Linde lemazain dutela, etxeko jaitsieran