Udal Euskara Zerbitzuak deialdia luzatzen dio nahi duen guztiari ekitaldi honetan parte hartzeko.
Igande honetan, hilak 25, egingo dute Kalean Kantuz programako martxoko saioa, 12:30ean. San Pedro kalean Azeri elkartearen parean elkartuko dira euskal kantuen zaleak, musikarien laguntzarekin elkarrekin abesteko.
Udal Euskara Zerbitzuak deialdia luzatzen dio nahi duen guztiari ekitaldi honetan parte hartzeko eta gogorarazi du fotokopiak banatzen dituztela: “Bertaratzen direnei euskal kantuez osaturiko kanta-sorta banatuko zaie, eta kantatzeari ekingo zaio giro ezin hobea sortuz”.
Azeri elkartearen parean elkartuko dira kantatzeko