Hondarribia Arraun Elkarteko nesken traineruak Astilleroko bandera irabazi du. Aulki mugikorrean, klubak bi domina lortu ditu Espainiako Openean.
Hondarribiko neskak, Astilleroko banderarekin
Hondarribia Arraun Elkarteko neskek traineruak Astilleroko bandera irabazi zuen larunbatean, Astillero, Camargo eta Colindreseko ontzien aurretik. Hondarribiarrek nagusitasun handia erakutsi zuten, eta 22 segundo atera zizkioten bigarrenari, etxeko ontziari.
Emakumeen Traineruen Elkarte sortu berriak udararako txapelketen formatua zehaztu bitartean, hondarribiarrak estropada askotan ari dira parte hartzen, eta denboraldiko lehen garaipena lortu dute Kantabrian: Iker Cortes entrenatzailea oso pozik dago garaipenarekin, baina hobetzen jarraitu behar dutela onartu du: “Balantzea oso positiboa da, arerio indartsuenak egon ez arren, banderak irabaztea beti pozgarria delako. Estropadan zehar arazotxoak izan genituen norabidearekin, baina hala ere irabaztea lortu genuen. Neskentzat bultzada handia da, oso gogor ari dira lanean eta honek indarra emango die berdin jarraitzeko”.
Banyolasen urre eta zilar bana
Asteburuan ere, aulki mugikorreko Espainiako Irekia jokatu dute Banyolesko urtegian (Girona, Herrialde Katalanak). Hondarribia Arraun Elkarteko ordezkaritzak garaipen eta bigarren postu bana lortu ditu, biko ontzietan biak. Gazte Mailan, Ibai Camarerok eta Xabi Irigarayk urrea eskuratu zuen; kadeteetan, Irati Camarerok eta Itxaso Goikoetxeak zilarra.
Ibai Camarero eta Xabi Irigaray, Banyolesko podioan