5-11 urteko haurrei zuzenduta dago. "Parte hartzaileek taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute", nabarmendu du udalak.
Hondarribiko Udaleko Gazteria departamentuak Uda Jolas programarako aurretiko izen ematea ireki du. 2007 eta 2013 bitartean jaiotako hondarribiarrei zuzenduta dago (5-11 urtekoak). Udalak nabarmendu duenez, euskarazko udalekuak dira Uda Jolas, “parte hartzaileek taldekide zein monitoreekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute”.
Uztailaren 2tik 27ra egingo dute Bordari hezkuntza zentroan, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00tara, eta 200 neska-mutilentzako lekua dago. Ordaindu beharreko kuota 80 eurokoa da, bigarren seme-alabatik aurrera 70 euro.
Larunbatera arte eman daiteke izena, eta bi modutara egin daiteke: Batetik, Javier Ugarte kaleko Gazte Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 16:30etik 19.30era, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara); eta bestetik,
Internetez. Honako datuak eman behar dira: haurraren izena, bi abizenak, jaiotze data, helbide osoa, telefonoa eta ikastetxea. Anai-arreba bat baino gehiago izanez gero izen-ematea bakarka edo taldean egin liteke.
Zalantzaren bat daukanak 943 64 47 52 telefono zenbakira dei dezake, Gazteen Zerbitzuko bulegoko ordutegian.