Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Nerabeak ere udalekuetara bidali nahi ditu Betti Gottik

16-17 urtekoentzako egonaldia prestatu du Betti Gotti euskara elkarteak Zuhatza irlan eta Val D'Aranek, ur eta abentura ekintzak txandakatuz.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia,Irun
2018/03/14
Betti Gotti udalekuak

Zuhatzako irlan eta Val D’Aranen izango da oporraldia, abuztuan

Nerabeentzako abentura udalekua prestatu du Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteak. Zuhatzako irlan eta Val D’Aranen egingo dute, abuztuaren 12tik 26ra. 2001 eta 2002an jaiotakoentzako udalekuak dira —abuztuaren 26an 17 urte beteak eduki behar dituzte— eta 40 lagunentzako eskaintza da. Programaturiko ekintzak ikusita, gazteek ez dute aspertzeko aukerarik izango: besteak beste, uretako sei ekintza eta abenturazko beste hiru bildu programatu dituzte. Nerabeak protagonista izango dira ekintzetan, baina baita antolakuntzan ere, udalekuen diseinuan laguntzea nahi duelako Betti Gottik. Lehen aldia da txanda hau eskaintzen dutena, eta hutsune bat betetzea bilatzen dute Betti Gottikoek: “Egun gure bailaran 16-17 urteko gazteek duten udaleku kanpaldien gabeziaz jabeturik sortua da. Aipatua da gazteriaren komisioetan gazte hauen aukera eza, nora ezean dabiltzala, mugitu nahi dutela baina aukera gutxi dagoela zerbaitetan sartzeko”. Horri irteera eman nahi izan diote nerabeentzako propio diseinatutako udalekuekin. Gainera, nerabeek antolakuntzan ere parte hartuko dutela nabarmendu dute euskara elkartekoek: “Haurrak ez direnez, beraiek izango diren gauzen egile zuzenak, bai prestaeran, bai egitean. Udalekura joan baino lehen bilerak eta prestakuntza bat eskatuko du, non beraiek udalekutarako lantxoa prestatuko duten, gero udalekuan beraiek gidari senti daitezen, beti ere begiraleen zaintzapean”. Nerabeen udalekuen bitartez, begirale harrobia sortzea da Betti Gottiren asmoetako bat. Hori horrela, giza baloreetan oinarritutako oporraldia prestatu dute: “Programaketarekin eta bertako joko, gau-bela, ur-ekintzak, irteera, kanpoko ekintza eta elkar bizitzarekin batera, oinarrizko heziketa eta, batez ere, giza baloreetan oinarrituko heziketa bilatzen dugu”. Eta laguntasuna izango da heziketa horren zutabe nagusiena, “gertuko lagunari arreta eskaintzea, beharrezkoa duen laguntza, maitasuna, ulermena, zaintzea, sentsibilitatea eta gertutasuna bultzatzea”. Udalekuen prezioa 350 eurokoa da, eta dagoeneko izena emateko aukera dago (hemen). Informazio gehiago behar duenak, Betti Gottiren webgunean aurki dezake. Haurrenak, aurki 8 eta 15 urte bitarteko haurrentzat ere antolatu ditu udalekuak Betti Gottik. Zuhaitzako irlan izango dira, bi txandetan. Txikiak (8-11) abuztuaren 12tik 21era joango dira, eta handiak (12-15), 12tik 23ra. Datorren astean irekiko dute izena emateko aukera (informazio gehiago, hemen).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.