'Emakumeak eta Zientzia' hitzaldia eman du Mari Jose Noainek Kultur Etxean.
Noainek lehen lerroan jarri ditu historian ezkutuan geratu diren emakume zientzialariak
Mari Jose Noain Maura arkeologo eta antropologo hondarribiarrak
Emakumeak eta Zientzia goiburuko hitzaldia eskaini zuen atzo Kultur Etxeko areto nagusian. Harrera oso ona izan zuen hitzaldiak, aretoa ia betetzeraino.
Hitzaldiak bi zaitu izan zituen. Hasteko, emakume zientzialari ezagun gutxi izatearen arrazoiak zerrendatu zituen. Ondoren, Antzinatetik XX. mendera arte zientziako diziplina desberdinetan gauza inportanteak lortu zituzten emakume batzuk aipatu zituen.
Bihar, hitzaldiari buruzko erreportajea publikatuko du Oarso Bidasoko HITZAk, martxoaren 8aren jarraipen berezia egingo duen papereko edizioan.