Martxoaren 8ko Hondarribiko Udalaren adierazpena
Hondarribiko Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du martxoaren 8aren harira. EH Bilduk ez du sinatu.
Irakurri adierazpen instituzionala
EH Bilduk konpromiso falta ikusten du EH Bilduk ez du aurten adierazpena sinatu, “hitzetatik ekintzetara” pasatu behar dela deritzolako: “mugimendu feministatik eskatzen zaiguna hitzetatik ekintzetara pasatzea dela uste dugu. Nahikoa dugu hitz arranditsuz betetako adierazpenekin, inolako konpromiso zehatzik ez dakartenean”. Koalizioak erabakia arrazoitzeko hainbat argudio ematen ditu, alardearen gatazkatik hasita: “Ezin dugu saihestu talde sinatzaile guztiek, irailaren 8an, emakumea baztertzen duen alarde baztertzailea babesten dutela”. Bestetik, udal gobernuaren “borondatea” zalantzan jartzen dute: “Zaila zaigu udal gobernuaren borondate feministan sinistea, aurtengo aurrekontuetan ezezkoa eman diotenean berdintasun teknikari bat kontratatzeari”. Bukatzeko, gaurkoa borrokatzeko eguna dela adierazi du EH Bilduk, grebarekin bat egitekoa: “Ez dugu ulertzen, adierazpenaren bukaeran, nola animatzen den herria, eguneko ekintzetan parte hartzera, sinatzaileetako gehienek greba babesten ez dutenean”. Abotsanitzen oharra Abotsanitzek adierazpena sinatu du, baina kritiko azaldu da udal gobernuarekin, aurreko urteetako adierazpenetan adierazten den konpromisoa ez duelako bete. Besteak beste, genero indarkeriaren protokolorako edota berdintasun plana garatzeko lanketak egin ez izana kritikatu du. Nolanahi ere, aurtengo testuan gai horiek aipatzea ontzat jo du Abotsanitzek: “Azken unean bada ere, idatziak hau jaso izanak eraman du Abotsanitz Udal Taldea adierazpena berrestera”. Irakurri Abotsanitzen oharra. EH Bilduk bezala, Abotsanitzek ere bat egin du gaurko deituta dagoen emakumeen greba deialdiarekin.![](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2016/03/emakumea.jpg)