60 hondarribiar inguru elkarretaratu dira gaur arratsean Xabier Rey Urmeneta 'Antxo' euskal presoaren heriotza salatzeko.
Ezker abertzalearen Kalera! dinamikak deituta, 60 hondarribiar inguru elkarretaratu dira gaur arratsean San Pedro kalean, Xabier Rey Urmeneta
Antxo euskal presoaren heriotza salatzeko. Puerto III espetxeko bere ziegan aurkitu zuten hilda, itxuraz, bere buruaz beste eginda.
2008an atxilotu zuten iruindarra, eta, geroztik, lehenengo graduan egon da. Kalera!-k espetxe politika eta Partido Popularra egin ditu iruindarraren heriotzaren erantzule: “Rey atxilotu zutenean, gogor torturatu zuten, urrundua zuten, etxetik 1.000 kilometrotara. Isolamenduan zuten, lehen graduan, 22 orduz ziegan. Bere tortura hamar urtez luzatu dute”.
Espainiako gobernuari urratsak emateko exijitu dio Kalera!-k, Rey Urmenetaren heriotza azkena izan dadin: “Hemen biolentzia asko egon dira, biktima asko, baina Estatuaren biolentziak jarraitzen du.
Antxo estatuaren biolentziaren biktima horietako bat dugu. Ez dugu biktima bakar bat gehiago ere nahi”.
San Pedro kalean elkarretaratu dira Rey Urmenetaren heriotza salatzeko