Aste honetan herriko emakume idazleen liburuak irakurtzea proposatu du Hondarribiko Udal Liburutegiak.
Hondarribiko Udal Liburutegiak bat egin du Emakumearen Astearekin. Egunotan Zuloaga Etxera sartzen denak herriko emakume sortzaileen liburuak leku berezituan aurkituko ditu. Juana Cortes, Rosa Gomez, Arantxa Urretabizkaia, Lurdes Zubeldia, Ainara Elizondo eta beste emakume hondarribiar batzuen lanak eskuragarriago jarri dituzte. Poesia, eleberria, ipuinak, entseguak… gustu guztientzako aukeran.
Hondarribiko emakume sortzaileen liburuetako batzuk, Zuloaga Etxean