Lehen aldia da Hondarribian bizi den igantziarrak Otzazki galerian erakusten duena.
Olga Begino margolariak erakusketa abiatu du Hondarribiko Otzazki galerian. Joan den ostiraletik abiatuta, eta hilaren 16ra arte, ostegunetik igandera izango da Beginoren olioak eta akuarelak ikusteko aukera. Orotara, azken urteetan egindako 25 lan hautatu ditu Hondarribian bizi den igantziarrak Damarri kaleko aretoan erakusteko.
Lanegunetan 17:00etattik 19:30era irekiko du, asteburuan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Obra gehienak txikiak edo ertainak dira, baina bada handiagorik