Itsas Etxea Auditoriumean egingo dute. Hilaren 16an, Kultur Etxean, 100 lagun inguru geratu ziren sartu ezinik.
Ostiral honetan, martxoak 2, errepikatuko dute Jaizkibelgo J-3 aztarnategiari buruz hilaren 16an Kultur Etxean emandako hitzaldia. Orduan, 100 lagun inguru sartu gabe geratu ziren eta oraingoan Itsas Etxea Auditoriumean egitea erabaki du Hondarribiko Udalak, 19:00etan. Hizlariak, Paco Etxeberria antropologoa, eta Alvaro Arrizabalaga eta Maria Jose Iriarte-Chiapusso izango dira; azken hau indusketa-lanen zuzendaria izan zen.
Euskal Herrian ezagutzen den hobiratze zaharrena da J-3 aztarnategian agertu zena. Juan San Martinek 1984an aurkitu zuen, baina 2003ra arte ez zuten indusketa egin. Aurkitutako laginen analisiek emaitza harrigarriak eman zituzten.
Duela 8.300 urte inguru ehortzi zuten J-3ko gizakia, fetu-jarreran