Larunbatean ingelesezko ipuin kontaketa egingo dute lehen aldiz Hondarribiko Udal Liburutegian, 0-6 urtekoentzat.
Ingelesezko ipuin kontaketa egingo dute larunbatean (martxoak 3) Zuloaga Etxean, 11:00etan. 3-8 urteko haurrentzako saioa izango da eta Elena Mosquera izango da kontalaria
; Moana ipuina kontatuko du Mosquerak. Lehen aldia izango da Hondarribiko Udal Liburutegian ingelesezko ipuin kontaketa bat egiten dena, arrakasta badu, gehiago programatuko dituzte.
Asteko bigarren ipuin kontaketa izango da, aurretik, asteazkenez, Lupe Lekuonak bisitatuko baitu Kale Nagusiko eraikina, 18:00etan. Ohi bezala, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzako saioa prestatu du Lekuonak.
Bi saioak doan izango dira, aretoko 40 lekuak bete arte.
Lupe Lekuonak maleta bete ipuin bisitatuko du bihar liburutegia