Hondarribiko erretiratuak eta pentsiodunak hirugarrenez elkarretaratuko dira gaur udaletxe parean.
Hondarribiko erretiratuek eta pentsiodunek deituta, elkarretaratzea egingo dute gaur (astelehena) Kale Nagusian, udaletxearen aurrean. Pentsio duinak eskatuko dituzte eta otsailean hirugarrenez egingo dute. Lehenengoan 40 pertsona inguru elkartu ziren (irudian) eta bigarrenerako kopuru hori hirukoiztu eta gehiago lortu zuten. Bistan denez, Hondarribian ere ari da sendotzen pentsiodunen mugimendua.
Otsailaren 5ean hasi ziren astelehenero elkartzen