Sasetaren Aldeko Taldeak lore-eskaintza egingo dio gudalburuari bihar, larunbata, Hondarribiko hilerrian.
Iaz 80 urte bete ziren Saseta hil zutela, eta omenaldi handiak egin ziren
81 urte beteko dira gaur Kandido Saseta Euzko Gudarosteko komandante hondarribiarra frontean hil zutela. 1937ko otsailaren 23an hil zen Asturiasko Areces herrian, 32 urte zituela.
Sasetaren aginduetara zeuden beste 80 gudari ere hil zituzten egun horretan. Hamarkadetan haien guztien gorpuak desagertutzat eman ziren, Sasetaren Aldeko taldeak 2008an ikerketa abiatu zuen arte. Lekukoen adierazpenetan oinarrituta, hondarribiarra lurperatu zuten eremua zehaztu zuten, eta lurra arakatzen hasita hilotz bat aurkitu zuten. Aranzadik baieztatu zuen aurkitutako gorpua Sasetarena zela, eta gorpua Euskal Herrira eramatea erabaki zuten.
2008ko apirilaren 26an ekarri zituzten gudalburuaren gorpuzkiak Hondarribira. Ordutik, bere heriotzaren urteurrenean Sasetaren Aldeko Taldeak lore eskaintza egiten dio urtero. Iaz 80 urte bete zirela eta,
omenaldi handiak egin zizkioten, eta bere eta
36ko gerrako gudarien inguruko erakusketa antolatu zuten Arma Plazan.
Iazko handitasunik gabe, aurten ere gogoan izango dute Kandido Saseta. Bihar (larunbata) loreak eskainiko dizkiote hilerrian, 12:00etan.