Urko Labeaga presoaren ama hil da
Ama ikusteko baimena zuen presoak baina ezin izan du bizirik ikusi.
Urko Labeaga euskal presoaren ama hil zen atzo Barakaldoko Gurutzeta erietxean. Sopelarra da Labeaga, baina emaztea eta alaba hondarribiarrak ditu. Hondarribiko elkartasun taldeak jakinarazi duenez, ama bisitatzeko baimena eskatu zuen presoak, eta baiezkoa eman zioten, baina ez du izan aukerarik ama hil aurretik ikusteko.
Gaur goizean atera da Labeaga Villabonako (Asturias) espetxetik, Duesoko (Kantabria) presondegira bidean. Bertan egingo du lo eta bihar Arabako Zaballako espetxera hurbilduko dute. Bere senideek uste dute bihar arratsaldean edo etzi eramango dutela Sopelara, eta etxekoekin egoteko aukera izango duela.