2016ko Euskadi Literatura Saria jaso zuen idazleak Hondarribiko alardeko bizipenetan oinarritutako euskarazko saiakeragatik.
Arantxa Urretabizkaia Hondarribiko Kale Nagusian
Blagan Euskara Elkarteak antolatuta, Arantxa Urretabizkaiak solasaldia eskainiko du gaur 19:00etatik aurrera Kultur Etxean (Denda kalea, 12). 2016 urtean euskarazko saiakera atalean Euskadi Literatur Saria jaso zuen
Bidean ikasi liburuaz mintzatuko da idazlea. Blaganek zehaztu duenez, alardearen inguruko bizipenetan oinarritzen da saiakera: “Gertakizunen kronika, fikzioa eta idazlearen gogoeta konbinatuz emakumeek Hondarribiko alardean parte hartzeko ekimen hark sortutako lurrikaraz hitz egiten digu, aurreikusten erraza ez zena”.
Blaganek joan den astean aurreratu zuenez, “Hondarribian euskaraz eta euskarari buruz hitz egin nahi dugulako”, hilean behin ekitaldi bat antolatuko du, hitzaldiak, bakarrizketak, eta abar. Gaurkoa zerrendako lehena izango da.
Bigarrena, martxoaren 15ean
Hurrengo gonbidatua Rosa Arburua izango da, martxoaren 15ean.
Euskal Herriko mugaz gaineko portuges pasa idazlana izango du hizpide, 2011n Jose Antonio Loidi Bizkarrondo beka irabazi arazi ziona. Errefuxiatuen kontrabandoa da liburuaren gaia; batez ere duela mende erdi inguruko kontuak lantzen ditu Arburuaren obrak, baina denbora tarte horretan ez du batere gaurkotasunik galdu.