Agenda arazoengatik, martxoaren 8ra arte ez du zerbitzurik emango Acubik Hondarribian.
Acubi Bidasoko Kontsumitzaileek Elkarteak ez du hurrengo bi ostegunetan zerbitzurik emango Kasino Zaharrean. Agenda arazoak direla eta, hilaren 22an eta martxoaren 1ean huts egingo dutela jakinarazi dute, baita hilaren 27 arratsaldean ere (hileko azken ostirala).
Martxoaren 8an itzuliko da Acubi Kasino Zaharrera. Ordura arte, Irungo Palmera Montero gunean zerbitzua egunero eskaintzen dutela nabarmendu du erakundeak. Hala, martxoaren 8ra arteko premiazko kontsultak bertan egin daitezke.
Ostegunero eta hileroko azken astearteetan eskaintze du zerbitzua Acubik