Euskal Barrokensemble taldeko kideak, Maria Jose Perez cantaorarekin (arg: Noah Shaye)
Enrike Solinis Tolosan bizi den bilbotar gitarrista bikainaren Euskal Borrokensemble taldeak Itsas Etxea Auditoriuma bisitatuko du igandean, hilak 25, 20:00etan. Manuel de Fallaren Amor Brujo obraren moldaketa egin du bilbotarrak oraingoan, eta Hondarribira aurkeztera dator. Solinisek adierazi duenez, konpositore andaluziarraren “esentzia” da moldaketak egiterakoan bilatu duena.
De Fallaren balletaren musika eraldatzerakoan fusiotik harago joan da Euskal Barrokensemble, kulturen eta garaien arteko mugak gaindituz. Izan ere, ez du soilik euskal musika eta flamenkoa uztartu, barroko garaiko tresnentzako moldaketa egin du gainera: “Zaila irudi liteke Manuel de Fallaren musika, musika barroko talde baten esku interpretatua izatea, baina, Fallaren benetako intentzioak hartzen baditugu ez luke harritu beharko. Andaluziako kantei eta garai horretan sortu berri zen flamenkoari diegun mirespena, bat datoz Fallak sentitzen zuenarekin, modu horretan, nahiko justifikatua dago cantaora bat sartzea guk sorturiko bertsio honetan”.
Itsas Etxeko sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte Arma Plazako turismo bulegoan eta Interneten. Sarrera nagusiaren prezioa 10 eurokoa da, 18 urtetik beherakoek 4 euro ordaindu behar dute (Internetez erosiz gero, komisioa ordaindu behar da).
Ez da lehen aldia Euskal Barrokensemblek Hondarribian jotzen duena. 2016ko Erdi Aroko Azokan ere jardun zuten Itsas Etxean. Orduan, Euskel Antiqua izan zen Solinis buru duen taldearen proposamena, XVI eta XVII. mendetako musikaren ikerketan oinarritutako proiektua, musika eta dantza nahasten zituena. Bakarlari gisa ere jo izan du Solinisek Hondarribian; 2015 urtean izan zen, Jaitzubiko karmeldarren komentuan, gitarra jaialdiaren XIII. ekitaldiaren barruan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.