Hamasei konpartsek parte hartu zuten larunbateko desfilean; milaka lagunek gozatu zuten desfilearekin, espaloitik
Mota askotako karrozak ikusteko aukera egon zen.
3.000 bat lagun desfilean, eta are gehiago pasatzen zen kaleetako espaloietan. Inauterietako larunbat arratsaldeko desfilea arrakastatsua izan zen beste behin.
Letxunborro eta Hondarribia kaleak lotzen dituen biribilgunetik hasi zen desfilea, joaldunek zabalduta. Ondoren, erraldoiak etorri ziren, eta gero izan zen gainontzeko konpartsen txanda. Entseatutako dantzak praktikan jarri zuten, batzuek beste batzuk baino hobeto, baina gogo berberarekin. Hamasei konpartsek ia hiru ordu behar izan zituzten hasierako puntua eta Urdanibia lotzeko. Ziur bati baino gehiagori motza egin zitzaiola…