Hondarribiko Emeki elkartea Bidasoko emakume artisten erakusketa antolatzen hasi da Emakumearen Asterako. Parte hartzeko deia luzatu dute.
Emakume artisten erakusketa antolatzen hasi da Hondarribiko Emeki elkartea. Martxoaren 8aren bueltan antolatzen dute eta eskualdeko ahalik eta artista gehien elkartzea da euren asmoa, izan profesionalak ala amateurrak.
Askotariko lanak bilatzen dituzte. “Gure asmoa da, jasotako lanak gero eta anitzagoak izatea, hau da, margoa, eskultura, argazkilaritza, artisautza, zeramika, eta abar”, nabarmendu dute deialdian.
Parte hartu nahi duenak,
Emekiren posta elektronikora idatzi behar du.
Emekiko kideak, aurreko urteko erakusketa muntatzen