Inauterietako sari banaketa egin dute udaletxean. Amute-Kostak karroza onenaren saria irabazi du, eta Txotxuak taldeak, konpartsarena.
Irabazle guztiak, udal ordezkariekin, sari banaketan
Txotxuek, hiria apatrullatzeagatik, Amute-Kostak, Amerika aurkitzeagatik, eta Santiagoko Deabruek, On Kixoteren berrirakurketagatik. Hiru talde horiek izan dira
Hondarribiko inauterietako desfileko irabazle nagusiak.
Konpartsarik onena txotxuena izan zen, udaltzainen parodia bikaina egiteagatik. Jarri orduko papera bustitzen zitzaien arren, hainbeste isun jartzeak saria ekarri die. Bigarren Amute-Kosta geratu da, eta hirugarren La3, garagardo festa alemaniarragatik. 6 eta 15 kide arteko talde onena Mendialde izan da, 2-5 kideena, Tresekilibrados, eta banakako saria Guillermo Soduperen San Marko Opilari eman diote.
Karrozetan, berriz, Amute-Kosta izan da garailea, karabela dotorea asmatu eta denboralean barrena gidatzen jakiteagatik. Carlos Zapirain Dantza Eskolakoen 1920ko hamarkadako autoarentzat izan da bigarren saria, eta La3 konpartsaren garagardotegiarentzat hirugarrena.
Kanpotarrena, Santiagora
Bukatzeko, Hondarribikoa ez den konpartsa-karroza onenaren saria Santiagoko Deabruek eraman dute Irunera, iaz bezala. On Kixoteren abenturetan oinarritu dira aurten Santiago auzoko festazaleak.
Gaur (astelehena) arratsean ezagutu dira inauterietako lehiaketetako irabazleak, udaletxeko areto nagusian egin den ekitaldian. Bertan, Gabonetako eta Inauterietako Erakusleihoen ere banatu dira. Andrea saltokiak irabazi du Inauterietakoa, eta San Pedro kaleko Ongi-Etorri denda berriak, Gabonetakoa. Biak opari dendak izan arren, oraingoan eurek jaso dute oparia.
Inauterietako lehiaketetako saridunak
Igandeko desfilea
- A konpartsak. Banaka
Guillermo Sodupe (150 euro)
San marko opilaz mozorrotu da aurten Guillermo Sodupe
- B konpartsak. 2-5 pertsona
Tresekilibrados (200 euro)
Tresekilibradoseok hirukotea, borroka librearen gordintasuna irudikatuz
- C konpartsak. 6-15 pertsona
Mendialde
Mendialdeko artaldea, herrira sari bila jaitsita
- D konpartsak. 15 lagun baino gehiago
1. saria: Txotxuak (800 euro)
2. saria: Amute-Kosta (600 euro)
3. Saria: La3 (400 euro)
Bi ordutan isunak jarri eta jarri aritu eta gero, 800 euroko saria lortu du Txotxuak taldeak
- Karrozak
1. saria: Amute-Kosta (800 euro)
2. saria: Carlos Zapirain (600 euro)
4. saria: La3 (400 euro)
Amute-Kostak bi sari lortu ditu, karroza onenarena, eta bigarren konpartsarena
- Hondarribikoa ez den konpartsa eta karroza onena: Santiagoko Deabruak (800 euro)
Miguel de Cervantes, gatibu baina pozik, 800 euro irabazita
Erakusleiho Lehiaketa
1. saria: Andrea Opariak
2. saria: Done Pedro Kofradia
3. saria: Joski