Biharko Puska Biltzea antolatu dute.
Momoxorroak dantzan, sorginekin batera, San Juan plazan.
Gaur eguerdian euskal inauteriak izan dira protagonista Irungo kaleetan. Kemen dantza taldekoen harrobi Adaxka taldeko gaztetxoek kalez kale dantzatzera irten dira, eta urtero kaleratzen dituzten ohiko dantzaz eta pertsonaiez gain, aurten, berritasun gisa, Altsasuko Inauteria ekarri dute. Momotxorroek eta bestelako pertsonaia beldurgarriek ikusleen lasterketak eragin dituzte Pio XII plazatik abiatu eta Erromes plazan bukatu duen desfilean. San Juan plazan emanaldia egin dute desfilean parte hartu duten 200 lagun inguruk.
Bihar ere izango dute tartea euskal inauteriak Irunen. Puska Biltzea antolatu dute Kemen dantza taldekoek. Olaberria auzoko baserri eta etxeak bisitatuko dituzte, arin-arin eta fandangoak dantzatuz.