Egin diren azterketen emaitzak eta aurreikusten diren ekintzak ezagutzen ez dituela salatu du oposizioko lehen taldeak.
Iturriberriko biribilgunearen egoera zein den jakin nahi du Abotsanitzek
Iturriberriko biribilgunearen egoerarekin larrituta dago Abotsanitz. Gaur jakinarazi dutenez, bada urtebete azpiegituraren egoeragatik kezka azaldu zuela, eta ordutik berririk ez duela salatu du.
Iazko apirilean
azterketa geoteknikoak egin ziren bertan, errepidearen okertzearen arrazoia ezagutzeko. Emaitzen berririk ez dutela jaso jakinarazi du oposizioko lehen taldeak. “Ikerketa bat egitearen beharraz jardun ginen, baina ez dugu ez ikerketaren berririk eta egoera nabarmen okertzen ari dela adierazi behar dugu”.
Bistan denez —argazkia gaurkoa da—, azpiegituraren egoerak okerrera egin du azken urteetan. Aurrekontuen osoko bilkuran biribilgunean lanak egiteko partida bat onartu zen, baina Abotsanitzek zer egin den eta zer egingo den jakin nahi du.