4-1 irabazi dio Errenteria-Oreretako Touring taldeari. Hurrengo partida Urnietan jokatuko dute Hondarribia FE-ko neskek.
Hondarribia FE-ko Erregionaleko taldeak Euskal Ligarako igoera faseko lehen garaipena lortu zuen larunbatean Hondartzako belar artifizialeko zelaian. 4-1 nagusitu zitzaion Touring taldeari eta, horrela, bigarren faseko lehen puntuak bereganatu zituen.
Hurrengo partida Urnietan jokatuko dute neskek. Haiek bezala, hiru puntu dituzte urnietarrek eta,
a priori, partida lehiatua izango da.
Aurten sortu da Erregionaleko taldea eta ligako talde gazteena da. Taldearen helburua mailari ohitzea zen, eta helburu hori baino askoz gehiago lortu du igoera faserako sailkatuta. Bigarren fasean disfrutatzea bilatzen dute, baina partidak irabaztea aukerari ez diote uko egingo. Dagoeneko lehenengoa lortu dute, eta bigarrenaren bila joango dira larunbatean Urnietara.
![Hondarribiafe-Eibar 0-2 futbola](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2018/01/DSC0322.jpg)
Erregionaleko taldea, igoera faseko lehen partidan, Eibarren aurkakoa