Parodiarik gabe, baina badatoz inauteriak
Aurten ez da parodia olinpikorik izango, baina ondo pasatzeko arrazoi ugari dago Hondarribiko inauterietan. Horietako bat, Abiyuan 15.ez aterako dela.
Hondarribiko inauteriak
Hilak 8, osteguna
- 18:00etan, Alde Zaharrean zehar. Hondarribiko Musika Eskolako ikasleen Inauteri Kalejira.
Hilak 9, ostirala
- 18:00etan, Saindua Udal Gaztelekuan. Mozorro festa, Udal Gazteria Arloaren eskutik.
Hilak 10, larunbata
- 09:00etan, Saindutik abiatuta. Mairuak baserriz-baserri, Emeki elkarteak antolatuta.
- 12:30ean hasita, kalez kale. Abiyuan Txaranga.
- 14:30ean, Arma Plazan. Mozorro bazkaria.
- 15:30ean, baserri eremuan. Euskal Inauteria, Meakako Adixkideak eta Egoipar Meaka euskal dantza taldeen eskutik.
- 18:00etatik 22:00etara, Alde Zaharrean. Peña Poteo txaranga, eta ondoren DJ Albaro. La3 konpartsak antolatuta.
Hilak 11, igandea
- 10:30ean, Inauteritako desfilea. Ibilbidea: Arma Plaza, Minasoroeta, Sabin Arana Goiri, Zuloaga eta San Pedro.
- 17:30ean, Arma Plazako karpan. Tor magoa, haurrentzako euskarazko magia ikuskizuna.
- 19:00etan, Itsas Etxea Audtoriumean. Yllana konpainiaren The Primitals helduentzako antzezlana, gaztelaniaz. 6 euro.