Hainbat bisita programatu dituzte horien artean Santo Toribio de Liebana monastegira.
Kasino Zaharra Adinekoen Etxeak asteburu pasa antolatu du Santo Toribio de Liebanara martxoaren 10-11rako. Prezioa 80 eurokoa da biko gela hartuta, 100 eurokoa banaka lo egin nahi izanez gero. Prezio horren barruan honakoak sartzen dira: autobusa, Cabrales gazta lantegi eta orujo destilategi banara bisita, bazkaria Potes herrian eta erromes meza Santo Toribion. Ohiko moduan eman behar da izena.

Santo Toribio de Liebana