Edizio berezi batean merkaturatu dute, aurkezpen oso zainduarekin. Edizio mugatua da, 1.297 botila jarri dituzte salmentan.
Hiruzta upategiak txakolin berria merkaturatzen hasi da, Hiruzta Parcela nº3 izenekoa, “benetan txakolin paregabea”, Txarli Rekalde kudeatzailearen hitzetan. Hondarribiko Jaitzubia auzoko mahastietako hirugarren partzelako mahatsekin egindako txakolina da: “Klima atlantikoaren singularitateak bere zentzu osoa hartzen du partzela horretan”, nabarmendu du Rekaldek.
2014ko uztako mahatsekin ekoitzitako txakolina da, ehuneko ehunean
Hondarrabi Zuri barietateko mahatsekin egindakoa eta tangetan hiru urtez ondutakoa. Emaitza, “disfrutatzeko txakolina da, gorputz berezikoa, betetzen duena, ahoan geratzen dena, eta ligen krematsutasuna nabaritzen zaiona”.
Edizio berezi batean merkaturatu dute, diseinu garbi eta eleganteko aurkezpen oso zainduarekin. Edizio mugatua da, orotara 1.297 zenbakidun botila jarri dituzte salmentan.
Hiruzta Parcela nº3 Hondarribiko upategiaren laugarren txakolina da, Hiruzta eta Hiruzta Berezia zurien, eta Hiruzta Rosé gorriaren ondotik. Horiez gain, ardo aparduna ere ekoizten dute Jaitzubiko upategian, Basque Brut Nature izenekoa.
Hiruztakoen laugarren txakolina da, zurien artean hirugarrena