Bidasoan autobusa antolatzen ari dira epaiketan presoarekiko elkartasuna adierazteko. Ostegun gauean abiatuko da autobusa, eta ostiralean itzuli.
Frantziako Sud-Francilien espetxean preso dagoen Iratxe Sorzabal irundarra Parisen epaituko dute datorren ostiralean, otsailak 9. 2007an Capbretonen (Okzitania) Guardia Zibil baten hilketarekin zerikusia ote duen aztertuko dute. Aurretik gertakari beragatik auzi ihesean epaitu eta zigortu zuten irundarra, eta datorren astean berriro epaituko dute, oraingoan Sorzabal bertan dela.
Bidasoan autobusa antolatzen ari dira epaiketan presoarekiko elkartasuna adierazteko. Ostegun gauean abiatuko da autobusa, eta ostiralean itzuli, “epaiketa bukatu bezain pronto”. Euskal presoen aldeko sustengu taldeak jakinarazi duenez, bidaiaren prezioa 60 eurokoa izango da, baina langabeek eta gazteek gutxiago ordaindu beharko dute, “horretarako bono-laguntzak atera baititugu”.
Autobuserako izena eman nahi duenak Hazia elkartean egin dezake; Hondarribian, ohiko lekuetan.
Euro-aginduaren inguruko erabakiaren zain
Sorzabalen aurkako euro-aginduen inguruan ez dago berririk.
Hilaren 17an aztertu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalak eginiko eskaera, eta Parisko epaileak dokumentazio zabalagoa eskatu zion Madrili, erabakia hartu aurretik aztertzeko.
Sorzabalen aldeko elkarretaratzea egin zuten hilaren 16an