Klink elkarteak antolatutako bazkarian, 6.000 euro bildu dituzte Lidia Yarza judokarentzat. Tokioko jokoetarako sailkatzeko behar du dirua.
Urteko
lehen bazkari solidarioa egin zuten larunbatean Hondarribiko Klink Elkartean, eta 6.000 euro bildu zituzten Lidia Yarza judokarentzat. Bazkariaz gain, errifa batzuk saldu dituzte azken asteetan, eta bazkariarekin berarekin baino diru gehiago bildu dute zozketarekin eta elkartearen kontu solidarioan jasotako ekarpenekin.
Tokioko jokoetarako sailkatzeko behar du dirua Yarzak, olinpiar jokoetarako sailkatzeko behar dituen puntuak nazioarteko txapelketetan eskuratzen direlako. Hondarribiarrak ADO programari uko egin dionez —ez duelako Hondarribitik kanpora bizitzera joan nahi—, kanpoan lehiatzeko gastuak bere poltsikotik ordaindu behar ditu.
2016ko maiatzean munduko zerrendako hamasei onenen artean kokatu behar da Yarza