Arma Plazako Ttopara kafetegian eta Kale Nagusiko Etxeberria tabernan eros daitezke, 20 euroan.
Otsailaren 10ean egingo den inauterietako herri bazkarirako sarrerak salgai daude ostiraletik. Aurreko urteetan bezala, Arma Plazan egingo da bazkaria, aterpean. “Prezioa, 20 euro da eta ezinbestekoa izango da mozorrotuta joatea bazkarira”, ohartarazi du Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak.
Bi lekutan eros daitezke txartelak, Ttopara kafetegian (Arma Plaza) eta Kale Nagusiko Etxeberria tabernan (Kale Nagusia). Sarrerak erostera ez da mozorrotuta joan behar, baina norbaitek nahiko balu…
Bazkariaren ondoren sekulako giroa sortzen da Arma Plazan