Bike-trialeko Gipuzkoako Txapelketako lehen proba egin dute Hernaniko Fagollagan. Lehen aldiz lehiatu da Ion Areitio Clean Trials taldearekin.
Ion Areitio, Fagollagako podioan
Clean Trials talde berriarekin lehen garaipena lortu du Ion Areitiok asteburuan. Gipuzkoako Txapelketako lehen probarekin hasi da bike-trialeko denboraldia, eta hondarribiarrak ez du eragozpenik eduki Hernaniko Fagollagako proba irabazi eta podioaren goiko koskara igotzeko. Julen Saenz Ormijana gasteiztarra sailkatu zen bigarren tokian.
Orotara, bost probaz osatzen da Gipuzkoako lehiaketa. Hurrengoa Irungo Puianako zirkuituan jokatuko dute, otsailaren 25ean; gainontzeko hirurak Oreretan (martxoak 18), Aretxabaletan (apirilak 8) eta Tolosan (ekainak 29).