Egunotan ikastetxeetan ari dira bilketa egiten. Ostiral arratsaldean eta larunbatean egun osoz herriko supermerkatuetara zabalduko dute.
Sahararen Aldeko XIV. Euskal Karabana abian da, eta Hondarribira iritsi da aste honetan. Aljeriako basamortuan kokatzen den Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetara bidaliko da kanpainan biltzen dutena.
Tadamum elkarteak antolatzen du eskualdeko bilketa eta, Hondarribian, honako supermerkatuetan banatuko dira boluntarioak: Eroski, Super BM, Aliprox, Sokoa eta Carrefour Express. Tadamumek zehaztu duenez, azukrea, arroza, pasta, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, eta emakumezkoentzako konpresak behar dituzte. Nolanahi ere, edozein zalantza izanez gero, boluntarioei galdetzea komeni da.
Hondarribiko Udalak ere ekarpena egingo du kanpainan, eta zerrendako supermerkatu horietako batean 500 kilo azukre erosiko ditu, Saharara bidaltzeko. Herritarrei deia luzatu die udalak, “ahal duten neurrian laguntzeko hainbesteko beharra duten pertsona hauekin”. Astean zehar, herriko ikastetxeetan ari dira bilketa egiten.
Herriko supermerkatuetan banatuko dira boluntarioak