Madrid Fusion kongresuko Errebelazio Sukaldaria lehiaketako hirugarren saria irabazi du Asier Alcalde irundarrak, eta sare sozialetan bozkatuena izan da.
Hondarribiko Laia Erretegiko Asier Alcalde irundarrak Madrid Fusion kongresuko Errebelazio Sukaldaria lehiaketako hirugarren saria irabazi berri du. Sare sozialen bozketan, gainera, bozkatuena izan da Alcalde.
Gastronomia arloko 40 adituk osatu dute Errebelazio Sukaldaria lehiaketako epaimahaia, eta 2017an zehar bilakaera nabarmena izan duten Espainiako Estatuko sei sukaldariren artean egin dute hautaketa. Alacanteko Murri jatetxeko Nahin Perezek lortu du lehen saria, eta Madrilgo Membibreko Victor Membibre geratu da bigarren.
Dudarik gabe, olatuaren goialdean dago Alcalde, duela gutxi bi urtean behin egiten den Urteko Sukaldaria lehiaketako finalerako sailkatu baitzen irundarra.
Asier Alcalde, ezkerrean, beste bi irabazleekin