Eguraldia lagun izanez gero, bista paregabeak izango dituzte, Gipuzkoako balkoitzat jotzen baitute askok Izazpi mendia.
Blagan Euskara Elkarteak urteko lehen irteera antolatu du iganderako. Urola Garaia eskualdera joango dira, Zumarragako Antio ermitatik Izazpi mendia igotzeko. Eguraldia lagun izanez gero, bista paregabeak izango dituzte, Gipuzkoako balkoitzat jotzen baitute askok Izazpi.
Eroskiko aparkalekutik abiatuko dira, 08:00etan. Orain arteko irteeretara joan ez direnek
posta elektronikoz idatzi dezakete, txangoaren xehetasunen berri jaso dezaten: itzulerako ordutegia, jateko zer eraman, eta abar.
Ia hilabetero antolatzen ditu mendi irteerak Blaganek. Irudian, azarokoa, Mondarrainera egindakoa