Ohi bezala, lau kategoria egongo dira: pertsona bakarrekoena, bi eta bost pertsona artekoena, sei eta hamabost bitartekoena, eta hamabostetik gorakoena.

Epaimahaiak, Hondarribikoen eta ez direnen artean bereiziko du sariak banatzeko
Bihar, asteazkenez, itxiko dut Hondarribiko Inauterietako desfilean parte hartzeko izena emateko epea. BAZ bulegoan eman behar da izena, goizez, 13:30ak baino lehen.
Aurreko urteetan bezala, lau maila edo talde mota bereiziko dira. A mailan pertsona bakarrekoak sartzen dira, B mailan bi eta bost pertsona arteko taldeak, C mailan sei eta hamabost bitartekoak, eta D mailan, hamabost lagunetik gorakoak. Maila bakoitzean, Hondarribikoen eta ez direnen arteko bereizketa egingo du epaimahaiak, sariak banatzeko.
Otsailaren 11n egingo da desfilea, ohiko ibilbidean.