Igande eguerdian probatuko dute sagardo berria Meakako sagardotegian.
Irungo Meaka auzoko Ola sagardotegiak igande eguerdian irekiko du txotx garaia. Ketxus Ponce euskaltzale eta ekintzaile hondarribiarra izango da iazko sagarrekin ekoitzitako sagardo berria probatzen lehena. Besteak beste, aro zaharreko
Hondarribiko Herri Olinpiaden antolatzaile taldeko kide izateagatik,
Hondarbiko Hitzak jaso eta zabaltzen egindako lanagatik, eta
Iruñeko sanferminetako bi peñen arteko traineru estropada antolatzeagatik hautatu dute hondarribiarra.
Poncez gain, trikitilariak, txalapartariak eta Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze bertsolariak gonbidatu ditu Olak igande eguerdiko ekitaldirako. 14:00ak aldera zulatuko dituzte kupelak, baina 10:30etik irekiko dute taberna.
Maiatza bukaera arte
Igandean hasi eta maiatza bukaera arte iraungo du txotx garaiak Olan. Sagardotegi menuaren prezioa 28 eurokoa da bertan (9 euro haurrena). Larunbatetan afaltzera joaten direnek, zuzeneko trikitilariak izango dituzte giroa sortzen; ostiraletan, otsailetik apirilera.
Maiatza bukaera arte eskainiko du sagardotegi menua Meakako sagardotegiak