Hondarribia Ikasbasketek 77-26 irabazi dio Arri BKLri. Durangon itxiko dute lehen fasea.
Hondarribia Ikasbasket saskibaloi taldeak garaipen erraza lortu zuen larunbatean Arri BKL azkenaren kontra (77-26). Ligaxka bukatzeko jardunaldi bakarra geratzen denean, hondarribiarrek denboraldiko helburua gauzatu dute, igoera faserako sailkatuz eta, horrekin, Lehen Mailan jarraitzea ziurtatuz.
Ganix Miron entrenatzaileak nesken lana nabarmendu du: “Helburua mailan jarraitzea zen, eta partida baten faltan igoera faserako sailkatu izanak, argi erakusten du egindako lana. Hemendik aurrera, mailako talde onenen kontra lehiatuko gara. Talde bezala hazi eta aukera dugunean disfrutatu, hori izango da helburua”.
Hurrengo asteburuan bukatuko da lehen fasea, eta Ikasbasketek Tabirako Baque taldearen kontra jokatuko du, bere etxean, Durangon. Larunbatean Logroñon galdu eta gero, galdu ala irabazi bigarren sailkatuko dira bizkaitarrak, eta Ikasbasket ez da laugarren tokitik mugituko. Hortaz, indarrak neurtzeko eta bigarren fasea prestatzeko balioko du partidak.
Lehen fasea laugarren bukatuko du Ikasbasketek, salbazioa lortuta