Iaz bezala, Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan talde bana izango ditu Hondarribiko taldeak, eta bi talde Hirugarren Mailan.
Ohorezko Mailakoek 3-1 irabazi zuten
A, B, C, D eta E taldeek, denek irabazi zuten.
Hondarribia-Marlaxka Xake Taldeak ezin hobe hasi du Gipuzkoako Liga. Iaz bezala, Ohorezko, Lehen eta Bigarren mailetan talde bana izango ditu Hondarribiko taldeak, eta bi talde Hirugarren Mailan.
Ohorezko Mailako laukotea Euskal Ligara igotzetik gertu geratu ziren iaz, eta aurten ondo hasi du taldekako lehiaketa, Errenteria-Oreretako Beraun Beraren kontra 3 puntu pilatuz. Ramon Nogues kapitainak eta Francisco Javier Torresek irabazi egin zuten, eta Goio Uriartek eta Patxi Morenok eurenak berdindu zituzten, bakoitzak puntu erdia batuz.
Klubak adierazi duenez, talde guztiek sentsazio onekin bukatu dute lehen jardunaldia: “Bost taldeetako bik etxean jokatu zuten, beste bik Donostian, eta bestea Legazpin. Gure taldekideek lan txukuna egin zuten eta sari polita jaso genuen, bost garaipen. Emaitzak eta taula gainean ikusitako jokoarekin kontent agertu dira gure jokalariek eta datorren jardunaldiei begira oso baikor”.