Tailerra hilaren 27an eta otsailaren 3an egingo dute, doan. Larunbata da izena emateko azken eguna.
Hilaren 20ra arte eman daiteke izena Hondarribiko Gazteen Zerbitzuak antolatu duen mozorro tailerrerako. Aurten mozorroentzako osagarriak goma eva erabiliz prestatzea proposatzen dute gazteen zerbitzutik, eta hainbat aukera izango direla jakinarazi dute.
18-30 urte bitarteko gazteentzako tailerrak dira, eta hilaren 27an eta otsailaren 3an egingo dituzte, 10:00etatik 13:00etara, Gazteen Zerbitzuan bertan, eta dohainik. Hori bai, plaza mugatuak dira, hortaz, arin ibili izena ematerako orduan. Esan bezala, hilaren 20a da apuntatzeko azken eguna. Jabier Ugarte kaleko egoitzan egin behar da, astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era, eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara.
Mozorroentzako osagarriak egiten ikasiko dute, goma eva erabiliz