Hainbat txapelketa hasiko dira asteburuan. Esku pilotan, Hondarribiko zazpi bikote lehiatuko dira. Zestan-puntan, beste bost.
Eskuz binakako Errendimenduzko Gipuzkoako Txapelketa hasiko da gaur, Kimu (alebin) eta Haur mailetan. Bigarren urteko alebinak eta haurrak ariko dira, azken hauek bi mailetan banatuta.
Bigarren urteko alebinetan, 53 bikotek eman du izena, eta zazpi multzotan banatuta ariko dira. Infantiletan, 32 bikote lehiatuko dira 1. mailan, 4 multzotan banaturik; eta 47 bikote 2. mailan, 6 multzotan. Hondarribiko Pilota Eskolak sei bikoterekin emn du izena, bi alebinetan, eta beste bina haurretako maila bakoitzean.
Kadeteetan, bestalde, binakako Udaberri Txapelketa hasiko da asteburuan, eta hondarribiarrek ordezkari bat izango dute 3. Mailan.
Zestan, infantilak eta alebinak
Zesta puntan, bi txapelketa hasiko dira asteburuan. Batetik, Errendimenduko Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketa, Haurren Mailakoentzat, eta Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketa, alebinentzat. Batean zein bestean multzo bakarrean ariko dira. Alebinetan 10 bikotek eman dute izena, eta haurretan 11. Hondarribiak bost bikote izango ditu guztira, bi Haurren Mailan eta alebinetako beste hiru.
Hurrengo astean, jubenilak hasiko dira jokoan, Udaberri Txapelketaren barruan. Hondarribiak ordezkari bat izango du torneo horretan.
Jostaldin, sei partida
Gaurtik hasita, sei partida jokatuko dira asteburuan Jostaldin, gaur hiru, eta beste hiru igande goizean. Ikusi Hondarribiko Pilota Eskolako bikote guztien ordutegiak,
asteburuko kirol agendan.
Gaurtik aurrera, esku pilotako eta zestako partidak izango dira Jostaldin