Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Futbola itzuliko da asteburuan, saskibaloia eta eskubaloia oraindik ez

Senior Mailan, futboleko bi taldeek jokatuko dute asteburuan. Saskibaloikoak eta eskubaloikoek astebetez luzatuko dute oporraldia.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2018/01/05
Eguberrietako geldialdia eta gero, lehiara itzuliko dira Hondarribiko kirol taldeak, batzuk behintzat. Nagusiei dagokienez, futboleko bi taldeek jokatuko dute asteburuan, Ohorezko Mailako mutilek eta Erregionaleko neskek. Saskibaloiko eta eskubaloiko taldeek, aldiz, beste astebetez izango dute atseden. Futboleko maila guztietan bukatu dira oporrak. Ohorezko Mailako taldeak etxean jokatuko du larunbatean, Mutrikuren aurka, eta ezin du hutsik egin lehen itzulia jaitsierako postuetan bukatu nahi ez badu. Sailkapenean hamaikagarrenak dira mutrikuarrak baina bigarren talde golegile onena da, Ordizia liderraren ondoren. Hortaz, partida irabazteko, aurrena defentsako lana bereziki landu beharko du Hondarribiak. Adi ordutegiari, goizeko 11:00etan izango baita partida.
Hondarribia FE Lurraldeko Maila

Erregionaleko neskek Beti Gazte liderraren kontra bukatuko dute ligaxka

Erregionaleko neskek ligaxkako azken partida jokatuko dute, liderraren kontra. Bigarren postua poltsikoan dute eta, hortaz, bigarren fasea prestatzeko partida izango da, eta sailkapena lortu izana ospatzekoa. Aurkaria Beti Gazte izanda, txapelketa fasean taldeak eman dezakeen maila antzemateko balio dezake norgehiagokak. Etxean jokatuko du Erregionaleko taldeak, igandean, 16:00etan. Gainontzeko mailetako taldeei dagokionez, Gazte Mailako lehen taldeak igoera fasea hasiko du asteburuan. Lehen partida Donostian jokatuko dute, Santo Tomas Lizeoaren kontra. Liga 3. multzoan jokatu du Santo Tomasek, eta bigarren bukatu du. Ikasbasket, bigarren faseari begira Saskibaloian, Ikasbasketek beste astebetez luzatuko du Eguberrietako oporraldia. Hurrengo asteburuan itzuliko da lehia Lehen Mailara, eta Arri BKLren kontra jokatuko dute hondarribiarrek, bigarren fasea buruan. Aurkaria multzoko talde ahulena izanik, minutuak jokalari guztien artean banatzeko aukera izan dezake taldeak. Asteburu honetan Gazte Mailako taldeek jokatuko dute bakarrik, Errendimendu Mailakoa eta Partaidetzakoa. Eskubaloikoek ere, atseden Eskubaloian, Euskal Ligan ez dago jardunaldirik, hilaren 13an hasiko da bigarren itzulia, eta Il Capo Hondarribiak aurkari zuzen baten kontra jokatuko du, Amazsa Urdanetaren kontra. Egun horretan zazpigarren postua izango dute jokoan baina, taldearen bilakaera ikusita, Hondarribia Eskubaloiak gorago begiratu nahiko du, liga lehen bosten artean behintzat bukatzeko gaitasuna duelako. Bigarren taldeak ere hurrengo asteburuan jokatuko du, Ordizia Amonanerekin. Gipuzkoako 2. Mailako sailkapenaren erdialdean daude bi taldeak eta, irabaziz gero, atzeko postuetatik urrunduko dira hondarribiarrak.

Hondarribiko kirol agenda

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.