Klink elkartearen urteko lehen bazkari solidarioarekin, nazioarteko txapelketetan lehiatzen lagundu nahi diote judoka hondarribiarrari.
Hilaren 27an urteko lehen bazkari solidarioa egingo dute Klink elkartean. Lidia Yarza judoka izango da onuraduna.
Tokyoko olinpiar jokoetan parte hartu nahi du hondarribiarrak, baina herritik bertatik saiatu nahi du, olinpiar jokalariak prestatzeko zentroei uko eginez.
Olinpiar jokoetara joan ahal izateko bere pisuko munduko zerrendako goiko postuetan kokatu behar da, eta horretarako ezinbestekoa du maila goreneko nazioarteko txapelketetan parte hartu eta emaitza onak pilatzea. Horrek, noski, kostu handia du, eta bidaiak ordaintzen lagundu nahi diote Klink elkartetik.
Bazkariko txartelak ohiko guneetan aurkitu daitezke:
Klink elkartean, Alzaga Urdaitegian, Batzokian, Kai Alde gozodendan, Done Pedro saltokian, eta Yarzaren klubean, Bokken Judo Elkartean. Gainera, 5 euroko txartelak jarri dituzte salgai, kantitate horrekin lagundu nahi dutenei begira; txartelak erosten dituztenak zozketa batean sartuko dira.
Bestela, Klink elkartearen kontu solidarioan ere ekarpenak egin daitezke: ES05 2095 5039 90 106138918.
Lidia Yarza judoka (Arg: Bangalore)