Orotara, 250 euroko hamabi bale zozkatuko dituzte Gabonetako merkataritza kanpainan, 3.000 euro guztira saritan.
Hondarribiko dendetara fan, fan, fan kanpainako bigarren zozketa egingo dute bihar, asteazkena, 20:00etan. Urte bukaerako erosketak kanpainarekin bat egin duten herriko 20 saltokietan egin dituztenek, esku-orriak jaso dituzte erosketarekin batera, datu pertsonalekin bete eta San Pedro kaleko informazio guneko postontzian uzteko.
Abenduaren 22an egin zen lehen zozketa eta bihar egingo dute bigarren eta azkena. Orotara, 250 euroko hamabi bale zozkatuko dituzte, 3.000 euro guztira saritan.
Merkataritza kanpainako informazio gunea, San Pedro kalean