OARSO BIDASOKO HITZAren langileen Gabonetako oporraldia dela eta, webgune honen edukiak ez dira 2018ko urtarrilaren 2ra arte berrituko.
Bestalde, papereko edizioari dagokionez, abenduaren 22an urteko azken ohiko HITZA jasoko dute harpidedunek. Hilaren 29an, berriz, Oarso Bidasoko Urtekaria jasoko dute hedabidearen harpidedunek. Ohiko astekariaren hurrengo ohiko zenbakia urtarrilaren 5ean publikatuko dugu.
Oarso Bidasoko euskarazko hedabidearen langileen partetik, onena opa dizuegu. Ondo pasa egun hauetan.