2010ean errodatu zuen Tabernak dokumentala. Irudian, Nagoreren lagunak
Hondarribiko Emeki emakume elkarteak Helena Tabernaren Nagore dokumentala (2010, Lamia Producciones) programatu du asteazken arratsalderako. 17:00etan izango da emanaldia, Emekiren egoitzan (Molla etorbidea, 1).
Nagore Laffage irundarraren istorioa kontatzen du filmak. 2008ko Iruñeko sanferminetan Jose Diego Yllanesek erail zuen Laffage, 20 urte zituenean. Dokumentalak biktimaren familiakoen zein lagunen testigantzak jasotzen ditu, baita prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegiak ere: fiskala, alde bietako abokatuak eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariak, besteak beste.
Proiekzioan, Asun Casasola Laffageren ama izango dela jakinarazi du Emeki elkarteak.
Bihar, genero formazioa
Bihar, asteartez, genero tailerra egingo dute Emekin. Hilean behin elkartzen dira Molla etorbideko egoitzan genero formazioa lantzeko. Neus Albertos berdintasun teknikariak gidatzen ditu tailerrak eta herritar guztientzat irekiak dira.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.