Urtebete baino gehiagoz egindako lanen ondoren, segurtasunari buruzko 139/2014 araudi berriaren ziurtagiria jaso du azpiegiturak.
Hondarribiko aireportuak erabilera publikoko aireportuei dagokien segurtasunari buruzko Europako araudiaren ziurtagiria jaso berri. Aenak jakinarazi duenez, Gipuzkoako aireportuak urtebete baino gehiago eman du lanean ziurtagiria helburu, eta lortuta, azpiegiturak 139/2014 araudi berrian azaltzen diren diseinu eta operazio arauen barruan lan egiteko gaitasuna duela bermatuta geratu da.
AENAk erantsi duenez, aireportuaren arlo guztiengan eragina du ziurtagiriak, azpiegituretan, sistemetan, langile taldeetan, zerbitzuetan eta prozeduretan.
Urtebete luzez aritu dira lanean araudi berrira egokitzeko